KANPAINAK

Helburuak:

Kanpainen helburuak honakoak dira:

Gizartearen sentsibilizazioa (norbanakoa eta instituzioak) EA dela eta.

EA duten pertsonak atzematea, gureganatzea; garapen onbera izan eta euren esperientzia ekar dezaketenak zein eskaintzen ditugun zerbitzu eta terapiei probetxua atera diezaieketenak.

Diru-bilketa (laguntzaile, kolaboratzaile eta material-salmenta bidez) AEMARrek eskaintzen dituen errehabilitazio zerbitzuak finantziatzeko.

Saskiratu

Saskiratu EAren alde

Kanpaina honakoek antolatua da: Elkartea eta Obra Social La Caixa, Gasteizko Udaletxea, Arabako Foru Aldundia eta 5+11 Fundazioa.

Ekitaldi nagusia Buesa Arenan ospatu ohi da, hain zuzen ere, Baskoniaren saskibaloi partida bat den bitartean. Elkarteko boluntarioek txartel mordoa saltzen dute 2 €tan eta horrekin sari garrantzitsu askoren zozketan parte har daiteke: bidaiak, hoteletan egonaldiak, Baskoniako denboraldietarako abonamenduak, eta abar.

Saskiratu EAren alde 2017. Informatu hemen eta irabazi!

Busti zaitez / Mójate

Kanpaina hau beste erkidego batzuetan ere ospatzen da eta Kataluniako Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioak sustatu zuen 1994an. Ekitaldi solidarioa da, gizartea sentsibilizatzeko ekitaldia. Kanpainarekin bat egiten duten Euskal Herriko igerileku eta hondartzetan burutzen da. Edozeinek libre eta dohainik har dezake parte. Araban badira “bustitzen” diren herri batzuk: Gasteiz (Estadio Fundazioan eta Mendizorrotza eta Gamarra igerilekuetan), Araia eta Agurain.

Busti zaitez ekitaldirako mugaturiko eremuan, igerileku zein hondartza izan, nahi beste metro igeri egiten dute parte-hartzaileek. Boluntarioek diploma, egiaztagiria jasotzen dute eta ekitaldia bukatuta, igeriketan emandako metro guztien batuketa egiten da EA duten pertsonen aldeko egintza sinboliko gisa. Horrez gain, egunean zehar, boluntarioek EAren gaineko informazioa eman ohi dute, eta parte hartzeko nahiz laguntzeko beste bide batzuen berri ere bai.

Bestalde, dirua jasotzeko asmoz, merchandaising objektu desberdinak jartzen dira salgai, betiere kanpainarako hautatutako diseinuarekin: kamisetak, poltsak, soinekoak, zapiak… Hauek guztiak elkartean edo gure online-dendan ere eskura litezke.

Gabonetako loteria

5 €ko txartelen salmenta (1 € elkarterako dohaintza).

Txokolatada solidarioa

Gabonetako txokolatada solidarioa Correos Plazan, honako hauek lagunduta: Gasteizko Udaletxea, Arabako Foru Aldundia, Carrefour Gorbeia, Boilur eta Arabako Okinen elkartea. 1,5 €ren truke txokolate goxo-goxoa croissantarekin dasta daiteke.

cartel_bajargb