Gaixotasun bat komunean dutenen elkarte bateko kide izateak gure gizarte-bizitza nahiz bizitza pertsonala hobetu egiten ditu. Gaixotasuna ezagutzen duten profesionalekin egoteko aukera dugu eta lagun gaitzakete. Terapia ezberdinak egin ohi ditugu, banakakoak zein taldekoak eta atera berri diren edo ateratzear dauden botiken berri izan dezakegu. Jardunbide egokien informazioa trukatzen dugu bai eta ikerlanen eboluzioa ere eta horrela gure gaixotasuna hobeto ezagutuko dugu. Horretaz gain, AEMARrek herritarrak kontzientziatzen ditu eta laguntzen gaitu bakarrik ez sentitzen eta bai seguruago partekatu dugun arazo baten aurrean.
Jesús Manzanares.
AEMARreko kide.