NOR GARA
Arabako esklerosi anizkoitzaren elkartea gaixotasunak bizitza aldatu eta aurre egiteko elkartzea erabaki duten pertsona taldea osatzen dugu. Gaur egun 196 kide-kaltetu gara eta 494 kide-laguntzaile.
Hau guztia 1992ko otsailean hasi zen. Ordutik, apurka-apurka aldatu eta hazi egin gara, betiere Esklerosi Anizkoitza dutenen bizi-kalitatea hobetzeko asmoz lan eginik.
Irabazpen asmorik gabeko erakundea gara. Euskal Herriko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/A/03192/1992 zenbakiarekin erregistratua eta Onura Publikoa aitortua (EHA144/29-07-2011).
2012an Zabalganan egoitza berria inauguratu zen eta horrekin Esklerosi Anizkoitza dutenei eskaintzen zaizkien zerbitzuen aldaketa eta areagotzea ezagutu genuen.
AEMAR bada EUSKADI zein ESPAINIAKO ESKLEROSI ANIZKOITZAREN elkarteen kide.
Zatoz kafetxoa hartzera eta gure esperientzia berriak kontatuko dizkizugu. Asko gara Esklerosi Anizkoitzaren borroka honetan ari garenok. Bat egin!